Aro modernoa: Euskal Herria mundura zabaltzen hitzaldi-zikloa
Aro Modernoan (XVI-XVIII. mendeak) eraldaketa handiak gertatu ziren. Euskal Herrian isla nabarmena izan zuten mundu mailako eraldaketek. Besteak beste, Kantauri aldeko herrialdeak potentzia bilakatu ziren nabigazio eta merkataritza alorretan. Antolatu dugun hitzaldi-zikloan aro nahasi eta gatazkatsu horren zenbait zertzelada emango ditugu, eraldaketa horietan berebiziko pisua izan zuten bi jardueratan arreta berezia jarriz: alde batetik, ontzigintzan, eta hari lotutako nabigazioan; eta bestetik, armagintzan, eta hari estu uztarturiko gerletan. Gainera, garai hartako emakumeen egoerari hitzaldi berezia eskainiko diogu.
- Otsailak 19, asteazkena
“Untzigintza XVI. mendean: Atlantikoaren erronka”.
Lourdes Odriozola Oyarbide
- Martxoak 11, asteazkena
“Emakumearen egoera Nafarroako konkistaren testuinguruan".
Amaia Nausia Pimoulier
- Apirilak 22, asteazkena
“Armagintza XVI-XVII.mendeetan: inperio bat sostengatu zuen industria".
Joseantonio Azpiazu Elorza
- Ekainak 3, asteazkena
“Elkano eta euskal marinelak munduari lehen biran"
Javier Elorza Maiztegi
Lau hitzaldiak Kultur Etxeko hitzaldi-gelan izango dira, arratsaldeko 19:00etan hasita.
Antolatzaileak: Elgoibarko Izarra Euskaltzaleon Topagunea eta Ilumberri Achademia
Laguntzailea: Elgoibarko Udala.