ANARIren kontzertua izango dugu abenduaren 3an, Euskararen Nazioarteko Egunean
Herriko Antzokian izango da kontzertua, arratsaldeko 19:00etan hasita, eta sarrerak dagoeneko salgai daude. Kontzertuaren atarian euskarari lotutako poesia irakurraldia izango da, musikarekin lagunduta.
Abenduaren 3an, Euskararen Nazioarteko Egunean, ANAriren kontzertua izango dugu Elgoibarren. Azkoitiarrak eta bere taldeak 1996an kaleratu zuten lehen diskoa, ´Anari´ izenarekin, eta, harrez gero, iraupen luzeko beste sei disko kaleratu dituzte. ´Giza zarata´ izan da azkena, eta disko hori aurkeztuko dute Herriko Antzokian.
Kontzertuaren atarian, euskarari lotutako poesia-irakurraldia izango da.
· Abenduak 3, asteartea
· 19:00etan, Herriko Antzokian
· Sarrerak: https://herrikoantzokia.eus
· 10 € / 3 € (gazte txartela dutenek eta 65 urtetik gorakoek)
Taldea osatzen dute:
Anari Alberdi (ahots nagusia eta gitarra).
Xabier Olazabal (baxua).
Ander Mujika elgoibartarra (gitarra elektrikoa eta ahotsa).
Mariano Hurtado (pianoa eta organoa).
Xabi Etcheverry (arrabita, gitarra, teklatua eta ahotsa).
Mikel Txopeitia (bateria).
Antolatzaileak: Elgoibarko Izarra Euskaltzaleon Topagunea eta Elgoibarko Udala.