Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Euskaldunok batzen gaituena banatzen gaituena baino garrantzitsuagoa delako.

Atalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Aldenik Alden programaren urriko eskaintzan izena emateko epea zabalik dago

Aldenik Alden programaren urriko eskaintzan izena emateko epea zabalik dago

2024/10/15

Urriaren 20an hasiko du ikasturtea LH5-6koentzako diseinatutako Aldenik Alden programak.

Urriko eta azaroko programaketa sortu dugu LH5 eta LH6an dauden haurrentzako, hori horrela, urriko ekintzetan izena emateko epea zabalik dago. Azaroko ekintzetan izena emateko epea aldiz, urriaren 28an zabalduko da.

 

Urriaren 20an, igandean, Gaba Beltzarekin lotutako tailerra prestatu dugu. Bertan, ibilaldi beltzerako beldurrezko apaingarriak sortuko ditugu Elgoibarko kaleak ilun eta beldurgarri janzteko helburuarekin.

Urriaren 27an, igandean, aldiz, apaingarriak sortzeaz gain, Elgoibarko kaleak janztera joango gara egindakoarekin.

Bi ekintzetan etxera eramateko apaingarriak sortzeko aukera izango dute, eta, gainera, mokadutxoa egingo dugu elkarrekin.

 

Informazio gehiagorako egin KLIK HEMEN