Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Euskaldunok batzen gaituena banatzen gaituena baino garrantzitsuagoa delako.

Atalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Aita Agirre Kulturgunera goaz!

Aita Agirre Kulturgunera goaz!

2020/02/13

Aita Agirre Kulturgunean topatuko gaituzue otsailaren 17tik aurrera. Han egongo da aurrerantzean Elgoibarko Izarra Euskaltzaleon Topagunearen lan-bulegoa. BARREN Komunikazioak eta Atxutxiamaika ere bertan egongo dira.

Hirugarren solairuan dago Udalak lagatako Elgoibarko Izarraren bulegoa, Zazpiki Irratia egon zen tokian. Aurrerantzean han topatuko gaituzue.

 

Ubitarteko lokaleko atea itxi egingo dugu eta baita BARRENek Kalebarren plazan duen bulegokoa ere. Bi ate horiek itxi eta bakarra zabalduko dugu Aita Agirre Kulturgunean. Han batuko gara denok, Elgoibarko Izarra eta bere bi proiektu nagusiak, eta elkartean lanean dihardugun langileok. 

 

Etorri eta atea zabal-zabalik topatuko duzue!