Albisteak
Badator Gaba Beltza
Azken urteetan egin ohi dugun bezala, Gaba Beltza ospatuko dugu urriaren 31n. Egitarau zabala dugu aurtengoan: ihes-gela, ipuin kontalaria, Ibilaldi Beltza... Ohitura zaharra berrasmatzeko helburuarekin dakargu berriz ere gurera hildakoak oraitzeko jai hau, eragile ezberdinekin elkarlanean.
Jolasaren astea antolatu dugu
Jolasaren astean murgilduta gaude, jada, Udal gaztelekua, Udal ludoteka eta Atxutxiamaika. Jolasa kalera atera eta jolas asko eta askotarikoak erakustea helburu duen ekimena dugu hau.
Erromeria (eta gehiago) familian
Inazio Bereziartua musika eta dantza eskolak, Udal Ludotekak eta Atxutxiamaikak, musikaren erritmoarekin bete eta alaituko dugu Azkue auzoa urriaren 6an, barikua.
Galarretako eta inguruko paisaia naturala ezagutzeko irteera
Gure natura ezagutuz egitasmoaren baitan Araba aldera joango gara urriaren 8an Galarretako ehunka urteko haritzak eta bertako eta inguruko paisaia naturala ezagutzeko. Bide batez, Lezeko leize inguruan bazkalduko dugu eta bertako inguru ikusgarriaz gozatzeko aukera izango dugu.
Urriaren 13an beteko da TERTULIAK programan izena emateko epea
Euskaraz berba egiteko erraztasuna lortu nahi dutenei zuzendutako programa da Tertuliak, eta urriaren 13ra arte egongo da zabalik 2023-2024 ikasturtean izena emateko epea.
Gaueko zerua ezagutzera goaz
Elgoibarko Baso Biziak elkarteak, Morkaiko Mendizale elkarteak, Atxutxiamaikak eta zenbait norbanakok osatzen dugun "gure natura ezagutuz" programaren baitan antolatu dugu "gaueko zerua ezagutzeko jarduera".
Aldenik alden egitasmoaren ikasturte berriko eskaintza martxan da
Ostiralean umeen iritzi eta ekarpenak jasotzeko ekintza egin genuen eta bertan jasotakoekin sortu dugu iraileko eta urriko eskaintza. Irailaren 30ean hasiko dugu ikasturtea Aldenik Alden fest ekintzarekin.
Euskara ala Ezkara Literaturan? jardunaldian izena emateko azken egunak
Irailaren 29ra arte egongo da zabalik Euskara ala Ezkara Literaturan? jardunaldian izena emateko epea. Urriaren 7an izango da jardunaldia, goizez, IMH Campusean, eta dagoeneko 40 lagunetik gora dira jardunaldian parte hartzeko izena eman dutenak.
Haziak biltzeko irteera
Gure natura ezagutuz programaren baitan haziak biltzeko eta espezie exotiko inbaditzaileen behaketa egiteko irteera antolatu dugu. Ekintza hau adin guztietako pertsonei zuzenduta dago.
2023ko Sanbartomeetako Goitibehera lehiaketaren eta Drift Trike-en ikuskizunean izena emateko epea, zabalik
Elgoibarko Izarrako Atxutxiamaika Aisialdi Taldea izango da jaietako eragile berrietako bat eta Udalak antolatzen dituen Umeen eta Gazteen egunetako hainbat ekintza kudeatzeko ardura hartu dugu. Aisia hezitzailearen barruan kokatuko ditugu ekintzak eta gure balio eta helburuak aplikatzeko, hainbat aldaketa sartu ditugu egitarauan, erabiltzaileekin pentsatuz.
Gaur oporrak hartuko ditugu!
Gaur, ostirala, itxiko ditugu Elgoibarko Izarraren bulegoko ateak. Hilabeteko oporrak hartu eta irailaren 1ean bueltatuko gara lanera. Gozatu abuztuan, bazkide, oporrak izan edo ez.
Ekigain ospatuko dugu ekainaren 21ean
Udako solstizioa emango da ekainaren 21ean eta hori ospatzeko Ekigain jaia antolatu dugu Sallobenten. Aurtengoan herriko sortzailekin osatu dugu egitaraua eta auzoko elkartearen elkarlana izango dugu.
AHOZGORA metodologia eskuragarri dago
Eskuragarri dago AHOZGORA; Elgoibar eta Bergaran pilotatutako prozesu parte hartzailea
“TERTULIAK BERTSOTAN”: TERTULIAK programaren ikasturte amaierako jaia bihar, ekainak 15
Bertsoak, bertsolariak eta TERTULIAK programako jendea izango dira aurtengo ikasturteari amaiera emateko protagonistak. Kultur Etxeko sotoan izango da jaia, arratsaldeko 19:00etan hasita.
Elgoibarko Izarrako Bazkideen Batzar Orokorra izango da gaur, asteartea
Aita Agirre kulturguneko areto nagusian izango da, arratsaldeko 19:00etan hasita, eta elkarteko 604 bazkideek jaso dute bertara azaltzeko deialdia
Ekainaren 3ko orientazio proba atzeratu dugu
Trinitate jaiak direla eta, ekainaren 3rako aurreikusita geneukan orientazio proba atzeratzea erabaki dugu. Jakinaraziko dizuegu zita berria jartzen dugunean.
Elgoibar kultura eta hizkuntza aniztasunaren elkargunea izango da Auzoko egitasmoaren 8. jaian
Elgoibarren elkartuko dira aurten Auzoko egitasmoa martxan duten herri guztietako partaideak. Ekainaren 11n, goizeko 11:30ean hasita, jatorri ezberdinetako hizkuntza eta kulturek bat egingo dute, denon artean euskaratik mundurako zubiak eraiki eta elkarrekin aniztasunean gozatzeko.
Elgoibarko Izarrak 885 € emango dizkio Seaskari
Bazkideek ipinitako diruari esker izan da. 68 bazkidek erantzun diote bazkide bakoitzak 10 € jartzeko egindako proposamenari, eta batzuek hori baino gehiago ere jarri dute.
Gaueko zerua ezagutzeko irteera bertan behera
Gure natura ezagutzeko bere denborak errespetatzea ezinbestekoa da. Kasu honetan, zerua lainotuta egongo da barixakuan, beraz, ezingo dugu gaueko zerua ezagutu. Oskarbi egongo den barixaku batean egingo dugu ekintza. Jakinaraziko dizuegu eguna.
Narrastiak ezagutzeko irteera Araotzera
"Gure natura ezagutuz" egitasmoaren baitan narrastiak ezagutzeko irteera antolatu dugu Morkaiko Mendizale elkarteak, Elgoibarko Baso Biziak elkarteak eta Atxutxiamaikak maiatzaren 27an. Araotzera joango gara, Oñatira, eta narrastiak ezagutzeaz gain, bertako parajeaz gozatzeko aukera izango dugu.