Albisteak
Badator Atxutxiamaikaren udako izen-ematea
Bihar (apirilaren 10ean) hasiko dira udako izen-emateak Elgoibarko Izarrako bazkideentzat, eta apirilaren 15ean gainerako herritarrentzat. Eskaintza zabala antolatu du Atxutxiamaikak udarako.
Goazen sagardotegira elkarrekin!
Sagardotegira irteera antolatu dugu apirilaren 13rako. 50. urteurrena ospatzeko baliatuko dugu irteera hau ere, eta beraz, bazkide eta herritarrak gonbidatu nahi ditugu.
Elgoibarko Izarra KORRIKA!
Eguaztenean heldu zen KORRIKA Elgoibarrera, eta 50. urteurrena dela eta, Sabin Osorok (elkarteko sortzaileetako bat) eta Mila Oiartzabalek (lehen etapako lehendakarietako bat) hartu zuten testigua elkarteko bazkideon izenean.
50 urte beteko ditugu aurten!
Elgoibarko Izarra 1963. urtean sortu zuten Felix Etxeberria, Sabin Osoro eta Jesus Larrañagak beste herritar askoren laguntzarekin. Ez da atzo goizeko kontua hori. Elgoibarko Izarrak 50 urte beteko ditu, eta hori horrela izanik, merezi moduan ospatzeko urte osoko programazioa prestatu dugu. Atzo aurkeztu genuen 50. urteurrenaren programazioa elkarteko 50 bazkidek emandako prentsaurrekoarekin.
Atxutxiamaikaren udaberriko oporraldia
Atxutxiamaikak aurkeztu du bere aurtengo udaberriko oporraldia. Txikienentzako txokoak eta gaztetxoeenentzako Pasaiara irteera eta egonaldia Zarautzen antolatu ditu aisialdi taldeak.
Elgoibarko Izarraren webgunearen buletina martxan da
Gaurdanik, Elgoibarko Izarraren webgune honetan argitaratzen ditugun albisteak e-postaz ere banatuko dira buletin baten bitartez.
Berbazulo eta bertso-eskola
Bertso-eskolan eta Berbazulo programan izena emateko aukera dago dagoeneko. Bertsolaritzaren munduan murgiltzea da Beinke bertso-eskolaren helburua, eta umeak euskararen erabileran trebatzea Berbazulorena.
Txiki eguneko bazkarirako izen-ematea zabalik!
Aurtengoan ere Txiki eguneko bazkaria antolatuko du Elgoibarko Izarra kultur elkarteak
Aste Santuko Atxutxiamaikaren eskaintza
Atxutxiamaikak, aurtengo Aste Santurako egingo duen eskaintzaren inguruko informazio guztia duzue hemen. Bai diptikoak ikusteko eta bai izen-ematea internet bidez egiteko aukera.
Euskal izen-abizenen historia
“Amaia, debekatuta zaude!”. Hori izan zen Mikel Gorrotxategik asteazkenean eman zuen hitzaldiarei jarri zion izenburua. Mikelek esan zigunez, “gure izen-abizenen historia berreskuratzeko hitzaldia da”, eta horretan jardun zuen ordubetez Euskaltzaindiko Onomastika batzordeko idazkariak.
Elgoibarko ahozko euskara
“Herritarren artian lan hau aurkeztia ohore bat da niretzat, baiña ez pentsau paotxa danik”. Jesus Mari Makazagaren berbak dira, Elgoibarko ahozko euskara liburua aurkezteko prestatutako hitzaldiaren hasieran esan zituenak.
Elgoibarko toki-izenak
Herenegun (urriak 5) izan zen toponimia lanaren aurkezpena. Elgoibarko Izarrak eta Udalak antolatutako Izanaren izena egitasmoko lehen emanaldian 35 lagun inguru elkartu ginen, eta oso giro egokia sortu zen. Kultur Etxera azaldutako jendeari ongi-etorri egin ondoren, hitzaldiarekin hasi ginen.
'Izanaren Izena, izena duenak izana duelako'
Azken hiru urteetako dinamikari eutsiz, aurten ere egitasmo berezia prestatu dugu urrirako Elgoibarko Izarra Kultur Elkarteak eta Elgoibarko Udalak. Aurtengo egitasmoaren muina eta bizkarrezurra izena izango da. Izena duenak izana ere baduela dio esaera zaharrak, eta izenaren bueltan jardungo dugu aurten, gure izana hobeto ezagutzeko helburuarekin.
Eman izena Tertuliak programan
Animatu eta izena eman. Astean ordu bat besterik ez dizugu eskatzen; trukean esperientzia aberatsa biziko duzu!
Dena prest Asto-kaka jokorako
Gero eta gutxiago falta da urriaren 15erako, eta bi eguneko programazioa lotu dugu Asto-kaka jokoaren inguruan.
“Elgoibarko Izarrako presidentea izatea ohore bat da niretzat”
Saltsa askotako perrexila da Iñaki Konde. Ez da atzo goizekoa, baina energiaz gainezka dago bizitzari eta erronkei aurre egiteko. Elgoibarko Izarrako presidentea izatea da haren hurrengo erronka, eta gustura helduko diola aitortu digu. 2013ko abenduaren 31ra arteko konpromisoa hartu du.
Elgoibarko Izarra elgoibartarrek irudikatuta
Elgoibarko Izarra elgoibartarrek zelan irudikatzen duten jakiteko ikerketa-lana daukagu esku artean.
Badakigu zer den Asto-kaka
Ostiral arratsaldean Kultur Etxearen aurre aldean egindako aurkezpen publikoan erakutsi genuen Asto-kaka jokoaren atzean dagoen guztia.