Albisteak
Bihar da Bertsolari Txapelketa Nagusiko sarrerak erosteko azken eguna
Hasiera batean azaroaren 29ra arte sarrerak eros zitezkeen arren, Bertsozale Elkartearen eskariz bihar bertan erretiratuko ditugu sarrerak.
Bertso-merienda ostiralean Miren Artetxe eta Ander Solozabalekin
Bertso-eskola zer den azaltzeko eta bertsoekin zein ondo pasa daitekeen erakusteko Bertso-merienda antolatu dute Beinke bertso-eskolako lagunek ostiralerako. Miren Artetxe eta Ander Solozabal bertsolariak izango dira gonbidatu bereziak.
Zientzia museora eta Aquariumera irteera familian, azaroaren 23an
Kiribilka egitasmoak familia irteera antolatu du azaroaren 23rako. Donostiara izango da irteera, eta Eureka zientzia museoa eta Aquariuma bisitatuko dituzte partehartzaileek. Azaroaren 4an hasiko da izen-ematea.
Euskararen erabilera soziala bultzatzeko tailerra, gurasoentzako
2 eta 6 urte bitarteko umeen gurasoentzako tailerra antolatu du Elgoibarko Izarrak Kiribilka programaren baitan. Euskararen erabilera soziala bultzatzea du helburu, horren inguruan hausnartzeko hiztunen arteko gune bat sortuta. Azaroaren 9an izango da tailerra, doan.
Olentzeroren etxerako izen-ematea azaroaren 4an hasiko da
Atxutxiamaikak eta Ludotekak Olentzeroren etxera irteera antolatu dute abenduaren 14rako. Arrakasta handia izan ohi du urtero irteera honek, eta horregatik, izena emateko arauak bereziki zainduko ditugu. Azaroaren 4an, 16:00etan zabalduko da izen-ematea.
"Nor garen jakinda, nor izatera pasa behar dugu"
Markatutako bidetik, zorrotz erantzun zien Lorea Agirrek Unai Iturriagak egindako galderei. Solasaldia konturatu orduko pasa zitzaigun, eta iluntzeko bederatziak nahi baino lehen iritsi. Hemen atzokoaren zertzelada txiki bat.
Euskaraz eta pozik bizitzeko gomendioz beteta ekarri zuen motxila Kike Amonarrizek
Jendez betetako hitzaldi gelaren aurrean bi orduz jardun zuen Kike Amonarrizek, gerturatutako herritarren plazerrerako.
Udazken festa antolatu du Atxutxiamaikak zapaturako
Datorren zapatuan, urriaren 19an, Udazken Festa ospatuko dute Kalegoen Plazara gerturatzen diren guztiek, Atxutxiamaikarekin batera. 11:30ean hasiko da festa.
Euskaraz ez dakiten gurasoentzako kafe-tertulia antolatu dugu ostegunerako
Euskaraz ez dakiten gurasoek euren umeei eskolako lanetan lagundu ahal izateko kafe-tertulia antolatu dugu Berbazulo eta Ludotekaren artean. Gaztelaniaz izango da, ostegunean, urriaren 17an.
Eskutik hartuta heldu diogu Euskararen Nazioarteko Eguna herritarrok elkarrekin antolatzeari
Abenduaren 3an Euskararen Nazioarteko Eguna ospatzeko ideia landu genuen lehenengo bileran. Bi aste barru zehaztuko ditugu ekimenaren xehetasunak, eta hurrengo bilera horretan parte hartzeko gonbidapena egin nahi diegu atzo etorri ezin izan zuten herritarrei.
Primerako hasiera eman genion hitzaldi zikloari
Eñaut Elorrieta eta Mikel Markezen kontzertu-hitzaldiarekin eman genion hasiera hurrengo bi asteazkenetan jarraituko duen hitzaldi zikloari. Entzun hizlariak, eskaini zutenaren inguruan berbetan.
Euskararen Nazioarteko Eguna antolatzeko bilera egingo dugu ostegunean
Ikastolak, Herri Eskolak, Institutuak, Udal Euskaltegiak, AEK Euskaltegiak eta Elgoibarko Izarrak deituta bilera egingo dugu datorren ostegunean, urriaren 10ean, aurtengo Euskararen Nazioarteko Eguna herritarrok elkarrekin ospatu eta aldarrikatzeko.
Aubixaren 40. urteurrenean eskerrak emateko ekitaldia antolatu dugu
Aubixa baserriko jabeek eta Elgoibarko Izarrak eskerrak emateko ekitaldi bat antolatu dugu urriaren 19rako. Orain 40 urte Aubixa baserria eraberritzen lagundu zutenei eta urte guzti hauetan lagun izandakoei eskerrak emateko ekitaldia izango da.
Datorren eguaztenean hasiko da urriko hitzaldi-zikloa
Elgoibarko Izarrak eta Udalak elkarlanean antolatu ohi dugun hitzaldi-zikloa hasiko da datorren eguaztenean. Eñaut Elorrietak eta Mikel Markezek emango diote hasiera zikloari hitzaldi musikatu batekin.
Supermintzalaguna izateko prest?
Abian da Mintzalagunen 20. kanpaina. Euskaraz aritzeko ohiturarik ez daukatenak eta badaukatenak astean ordubetez berriketara batzen dituen egitasmoa da Mintzalagun programa.
Euskaltzaletasunaren bizi indarra Soraluzen
Zapatuan ospatu genuen Topa Eguna, euskara elkarteen eta euskaltze guztien eguna, eta euskararen bizi indarrak bete zuen Soraluze.
Iritsi da Topa Eguna!
Euskaltzaleon eguna ospatzera etorri gara Soraluzera. Euskara maite dugunon eguna, Euskararen herria eraikitzen dihardugunona. Ateak eta leihoak zabalik ditu Soraluzek.
Elgoibarko Izarrak jarriko du txosna biharko ferian
Hilabeteko azken zapatuan antolatu ohi den feriako txosna jarriko dugu bihar, Kalebarren Plazan. Pa amb tomaquet urdaiazpikoarekin eta txorizo egosiaren pintxoak salduko ditugu.
Topa Egunak badauka kantua!
Zapatuan Soraluzen ospatuko dugun Topa Egunaren kantua egin du Xero Xiete taldeak.
Bertsolari Txapelketa Nagusiko sarrerak ditugu salgai
Barakaldoko BECen abenduaren 15ean jokatuko den finalerako sarrerak ditugu salgai bulegoan. Baita egun horretarako autobuseko eta bazkariko tiketak ere.