Albisteak
Polita izan zen Ekigain jaia
Estreinakoz antolatu du Elgoibarko Izarrak Ekigain jaia udari ongi-etorria egiteko, eta benetan gustura geratu gara bazkide eta herritarren artean ekimenak izan duen harrerarekin. Datorren urtean Sallobentera bueltatzeko gogoarekin erretiratu ginen denok etxera.
UDAKO TXOKOAK
Uztailean eta irailean, udako txokoen luzapena eskainiko du Elgoibarko Izarrak Atxutxiamaikaren eskutik.
'Ekigain' jaia izango dugu Sallobenten ekainaren 23an
Udari ongietorria egiteko jaia antolatu du Elgoibarko Izarrak San Joan bezperarako. Sallobenten izango da jaia, eta elkarteko bazkide eta herritar guztiak daude gonbidatuta.
Lan-deialdia
Elgoibarko Izarrak, gaztelekurako hezitzaile lanpostua betetzeko, lan-deialdia egiten du. Curriculumak aurkezteko epea: ekainak 22, astelehena.
Arcachonera eta Sendavivara egun-pasak LH3-6ko gaztetxoentzat
LH3-6ko ikasleentzako bi irteera antolatu dituzte Atxutxiamaikaren Aisia egitasmoak eta Elgoibarko Udal Ludotekak: Arcachongo ur parkera eta Sendavivara.
Albaolara familia irteera
Atxutxiamaren Kiribilduz proiektuak familia irteera antolatu du ekainaren 14an Albaolara. "Txo" pertsonaiak bisita gidatua egiteaz gain, Pasaiako badian zehar ibiltzeko eta tailerrak egiteko aukera izango dute txikiek, eta ez hain txikiek.
Zuhatzara irteera LH3-6koentzat
Atxutxiamaikaren aisia egitasmoak eta ludotekak Zuhatzara irteera antolatu dute ekainean.
Kiribilek badu bere kanta: Ei, Kiribil!
Elgoibarko familietan euskaltasuna sustatzeko sortu zuen Atxutxiamaikak Kiribil barraskiloa edo karakola. Hamaika urte beteko ditu aurten, eta, opari moduan, kanta bat sortu dute Kiribilen hainbat lagunek. "Todos los dias sale el sol" kanta hartu dute oinarri moduan, eta Atxutxiamaikako hezitzailea den Haizea Beristainek jarri ditu letra eta ahotsa. Dantza-koregrafia era prest dago, eta barixaku honetan estreinatuko dute, Maalako parkean, 17:30ean.
Bazkideen Batzar Orokorrak onartu egin ditu 2014ko memoria eta 2015eko kudeaketa-plana
30 bazkidek hartu zuten parte aurtengo Batzar Orokorrean, eta aho-batez onartu zen Zuzendaritza Batzordeak aurkeztutako 2014ko memoria eta 2015eko kudeaketa-plana.
Udarakin batera...
Udaberriko oporrak bukatu berri, udaldiari begira jarri da Atxutxiamaika. Aurtengoan ere eskaintza zabala egingo die herriko txikiei, eta ez hain txikiei.
Esperimentuak familian
Kiribilduz egitasmoaren barruan, familiaren hizkuntza transmisioa lantzeko helburuarekin, esperimentuen tailerra antolatu du Atxutxiamaikak HH4-LH2 adin tarteko umeentzako eta euren gurasoentzako.
Zelai baserrira irteera
Elgoibarko ludotekak eta Atxutxiamaikaren aisia egitasmoak Zelai baserrira irteera antolatu dute LH3-6ko ikasleentzat. Baserria Mallabin kokatuta dago, eta bertan, herri kiroletan aritzeaz gain, norberak egindako txorixo muturra jateko eta baserriko animaliei jaten emateko aukera izango dute gaztetxoek.
Udaberriko Txokoen izen ematea zabalik
Atxutxiamaikako Aisia egitasmoak Udaberriko Txokoak antolatu ditu txikientzako.
Egonaldia Zarautzen Atxutxiamaiakarekin
LH3-6 bitarteko ikasleentzat egonaldia antolatu du Atxutxiamaikaren Aisia egitasmoak. Zarauzko aterpetxean izango da egonaldia apirilaren 7tik 10era.
Aurten ere Inauterietako Txokoak antolatuko ditu Atxutxiamaikak
Otsailaren 16, 17 eta 18an antolatuko ditu Atxutxiamaikak Inauterietako Txokoak. Neguko jai hauetako oporraldi txikiaz gozatzeko beste modu bat eskainiko die 2-8 urte bitarteko umeei.
E-posta berriak dauzkagu Elgoibarko Izarran
Elgoibarko Izarraren domeinua aldatu genuen abenduan (elgoibarkoizarra.eus da domeinu berria), eta horren ondorioz elkarteko e-postak aldatu ditugu. Hona hemen elkarteko proiektu eta langileen e-posta berriak.
Zabalik dago Elgoibarko Izarraren santa eskean parte hartzeko izenemate epea
Urtero bezala, baserriz-baserri irtengo dira Elgoibarko Izarrako kideak otsailaren 4an, Santa Ageda bezpera egunean, hain zuzen ere. Koruetan parte hartu nahi dutenek urtarrilaren 30erako eman beharko dute izena.
Oporrak hartuko ditugu gaur!
Elgoibarko Izarrako bazkide profesionalok oporrak hartuko ditugu gaur. Eguerdira arte lanean jardun ondoren, langile-batzarra izango dugu arratsaldean, eta batzarraren ondoren elkarteko ateak itxiko ditugu urtarrilaren 7ra arte.
Euskaraz ez dakiten gurasoentzako hitzaldia
Euskaraz ez dakiten gurasoek euren umeei eskolako lanetan lagundu ahal izateko hitzaldia antolatu du Atxutxiamaikaren Kiribilduz egitasmoak. Gaztelaniaz izango da. Abenduaren 15ean izango da hitzaldia.
LH3-6 bitartekoentzako neguko eskaintza
Atxutxiamaikaren Aisia egitasmoak eta Ludotekak eskaintza berezia prestatu dute aurtengoan 9-12 urte bitarteko gaztetxoentzako.