Albisteak
Otsailaren 29ra arte egongo da Atxutxutxiamaikaren udaberriko eskaintzan izena emateko aukera
Gaur hasi eta otsailaren 29ra arte dago udaberriko eskaintzan izena emateko aukera. Martxoaren 25etik martxoaren 27ra eta apirilaren 2tik 5era bitarteko eskaintza prestatu dugu HH2-LH6 bitarteko umeentzat.
Umeentzako eta familientzako zuhaitz landaketan izena emateko epea zabalik dago
Otsailaren 17an egingo dugu ume eta familientzako zuhaitz landaketa Sallobente auzoan. 09:30etik 13:30 aldera arte jardungo dugu landaketan eta ondoren, mokadutxoa egingo dugu denok elkarrekin Sallobenteko zelaian.
"Gure natura ezagutzen" programaren 2024ko programa osatu dugu
Elgoibarko Baso Biziak elkarteak, Morkaiko Mendizaleen elkarteak eta Elgoibarko Izarraren Atxutxiamaika Sailak, zenbait herritarrekin batera, urteko programa honetan bat egin dugu elgoibartarren artean naturarekiko zaletasuna sustatu eta Elgoibarko nahiz inguruetako natura-ezagutza areagotzeko helburuarekin. Ekintza bakoitzaren zehaztasunak data gerturatu ahala zabalduko ditugu.
Zugarramurdira irteera LH5-6koentzat
Zugarramurdira egun-pasa antolatu dugu LH5eko eta LH6ko umeentzat. Otsailaren 24an izango da irteera eta izen-emate epea zabalik dago, jada.
Aldenik Alden egitasmoaren urtarrileko eta otsaileko ekintzen izen ematea zabalik dago
Aldenik Alden egitasmoaren 2024ko dinamika hasi dugu eta urtarrilerako eta otsailerako prestatutako ekintzetan izena emateko epea zabalik dago, jada.
Santa Ageda bezpera Elgoibarko Izarrarekin
Aurten ere, otsailaren 4an, igandea, hitzordua izango dugu baserritarrekin Santa Ageda bezperan. 1994an berreskuratu zuen Elgoibarko Izarrak baserriz baserri kantuan eta eskean jarduteko ohitura zaharra. Beraz, 30. urteurrena izango da aurtengoa, eta eusteko asmoa daukagu baserritarrek haien etxeko atea zabaltzen diguten bitartean.
TELP tailerra: Eguneroko bizitzan euskaraz egiteari lotutako deserosotasunak gutxitzeko tailerra.
Euskaraz ondo dakizu eta euskaraz bizi nahi duzu, baina zuk nahi baino arazo gehiago izaten dituzu? Euskaraz egin nahi duzu baina egoera batzuen aurrean ez duzu jakiten zelan jokatu? TELP ikastaroa antolatu dugu egoera horiei aurre egiten ikasteko.
Oporrak hartuko ditugu gaur!
Gaur, abenduak 22, oporrak hartuko ditugu urtarrilaren 2ra arte. Ondo amaitu urte zaharra, bazkide, eta ea urte berrian asko eta ondo egin-eragiten dugun.
Salgai dauzkagu Elgoibarko Izarraren aurtengo bertso-jaialdirako sarrerak
Abenduaren 28an, osteguna, izango da bertso-jaialdia, eta sarreren aurre-salmenta abenduaren 11tik 22ra izango da.
Ekain pailazoaren bisita izango dugu euskararen egunean
Abenduaren 3an, domeka, Ekain Ibarguren pailazo eta malabaritak emanaldia eskainiko digu Aita Agirre kulturgunean, arratsaldeko 17:00etan.
Atxutxiamaikak bere gune digitala du
Atxutxiamaikaren egitasmo ezberdinen informazioa biltzen duen gunea argitaratu dugu erabiltzaileentzako sarbidea erraztu eta Atxutxiamaika bere osotasunean ezagutzeko helburuarekin.
Piñata tailerra eta jai mexikarra familientzat
Elgoibarko Izarrak, Elgoibarko Udalarekin elkarlanean, kudeatzen duen Auzoko familiak egitasmoaren baitan HH5eko eta hortik gorako ikasle eta familientzako piñata tailerra eta jai mexikarra antolatu ditugu. Auzoko familiak taldeko kide diren eta jatorri mexikarra duten familiek dinamizatuko dituzte ekintzak.
"Batu ditzagun gure ahotsak” proiektuan elgoibartarron ahotsak jasotzeko grabaketa masiboa.
Abenduaren 2an egingo dugu talde grabaketa. Aita Agirre kulturgunean izango da, 11:00etan hasi eta 13:30ak arte. Hartu zure mugikorra eta etorri grabaketak egitera!
Elgoibarko Izarrako langileok greba egingo dugu azaroaren 30ean
Elgoibarko Izarrako langileok bat egin dugu azaroaren 30erako deitutako greba orokor feministarekin, «zaintza eskubide kolektiboaren» aldeko aldarriarekin bat eginez.
Zabalik dugu neguko eskaintzan izena emateko epea
Abenduaren 26tik urtarrilaren 5era bitarteko eskaintza prestatu dugu HH2-LH6 bitarteko umeentzat, eta abenduaren 10era arte egongo da izena emateko aukera
"Kanela, kalabaza, gatxak" ipuina argitaratu dugu
Duela urtebete sortu zuten Naiara Martinek eta Ane San Martinek 'Kanela, kalabaza, gatxak' ipuina, Gaba Beltzaren harira, egun hori bera testuinguruan kokatzeko eta umeekin heriotzaren gaia lantzeko. Salgai jarri dugu ipuina, nahi duenak eros dezan.
EGIN ZENUTELAKO GARA! 1950-1990 urteetako euskalgintza ezagutzera ematera goaz
1950ean hasi eta 1990era arteko Elgoibarko euskalgintza zelakoa izan zen ikusi eta entzuteko bilduko gara abenduaren 1ean Herriko Antzokian. 18:00etan hasiko da ekitaldia eta gonbidapenak eskuratzeko epea gaur zabaldu da.
Egin TTap!
Atxutxiamaika Aisialdi Taldeak, Kukulaisirekin elkarlanean, online jokatzeko Egin Ttap! lehiaketa antolatu du. Azaroaren 24tik 30era iraungo du. Zazpi egunez, gai desberdinei buruzko zazpi galdera erantzun beharko dira, taldeka.
Zuberoako ikastolen aldeko saskiak erosteko aukera!
Urtero moduan, Elgoibarko Izarra Euskaltzaleon Topaguneak Zuberoko ikastolei laguntzeko aukera eskaini nahi die elkarteko bazkideei eta elgoibartarrei.
Aldenik Alden egitasmoaren azaroko programa prest dugu
LH4-6 bitarteko umeentzako bi ekintza antolatu ditugu hilabete honetarako. Gaur hasi eta azaroaren 23ra arte egongo da izena emateko epea.