Albisteak
49 lagun bilduko gara bihar Euskara ala Ezkara Elgoibarren? jardunaldian
Euskara ala Ezkara Elgoibarren? Hori izango da bihar IMH ikastetxean bilduko gaituen gaia. Egun osoko jardunaldia izango da eta 49 lagunek parte hartuko dugu.
Euskara ala Ezkara Elgoibarren? jardunaldia izango dugu urriaren 3an
Parte hartu nahi duzu? IMH ikastetxean izango da, egun osoz, eta 10 lagunentzako tokia baino ez zaigu geratzen.
Bihar, uztailak 30, oporrak hartuko ditugu!
Bihar itxiko ditugu Elgoibarko Izarraren bulegoko ateak. Hilabeteko oporrak hartu eta irailaren 1ean bueltatuko gara lanera. Gozatu abuztuan, oporrak izan edo ez.
Parte hartu nahi al duzu urriaren 3an egingo dugun jardunaldian?
Euskara ala Ezkara Elgoibarren? Hori izango da aurtengo Euskara ala Ezkara jardunaldiaren izenburua. Elgoibarko Izarra Euskaltzaleon Topaguneak eta Elgoibarko Udalak elkarlanean antolatzen dihardugu jardunaldia, Dijitalidadea enpresaren lankidetzarekin.
HH5 eta LH6 bitarteko haurrentzako udako aisia eskaintzan izen ematea zabalik!
HH5etik LH6ra arteko neska-mutilentzako eskaintza izango da eta 10:00etatik 13:00etara garatuko dira jarduerak. Zabalik dago izena emateko epea, eta interesatuek ekainaren 18ra arteko tartea dute horretarako
Martxan da Elgoibarko euskalgintza eta kulturgintza batera biziberritzeko lan-prozesua
Ur sakonetan ausartzea erabaki dugu Elgoibarko Udalak eta Elgoibarko Izarra Euskaltzaleon Topaguneak. Elkarlanean. Herriko euskalgintzako eta kulturgintzako agente-eragileekin batera. Elgoibarko euskalgintza eta kulturgintza batera biziberritzea da helburu nagusia. Hasi baino ez gara egin, baina bide luzea eta oparoa egiteko intentzioarekin abiatu gara.
Oinherriren manifestua: #GORA HAURTZAROA!!!
“Haur eta nerabeak subjektu aktiboak dira eta haien beharrak, sentimenduak, iritziak, ikuspegiak kontuan hartu behar dira beti, are gehiago alarma egoerak sortzen dituen galera eta zaurgarritasun motak saihestu nahi badira”
Errenta aitorpena euskaraz egitera animatu nahi ditugu elgoibartarrak
Bizi dugun egoera berezi honen ondorioz aurrez aurreko hitzorduak bertan behera geratu dira eta luzatu egin da errenta aitorpena egiteko epea, hori dela eta, une hau aprobetxatu nahi dugu Elgoibarko Izarrak eta Elgoibarko Udalak, gure hizkuntzari ere erreparatzeko.
Etxeko txikiei txalo zaparrada
Elgoibartarrok!!! Bihar, Martxoak 28, larunbata, 18:00etan irten gaitezen balkoi eta leihoetara herriko txikiak omentzera! Ederto ari direla ikus dezaten eta etxeetan sartuta egiten ari diren esfortzuagatik txalo egingo diegu! Txaloak, musika eta jaia! Gora gure etxeko txikiak!
ATXUTXI ETXIAN: Konfinamendurako proposamenak
Etxealdiari umore eta sormenez aurre egiteko, hemen proposamen ezberdinak aurkeztuko dizkizuegu etxekoon artean egiteko; eskulanak, errezetak, Atxutxikaraokea, ipuinak eta jolas ezberdinak ere. Prest? 3, 2, 1 ... GOAZEN!
UDABERRIKO OPORRALDIA BERTAN BEHERA!
Azken egun/orduetan gobernuak hartu dituen neurriak ikusirik eta egoeraren larritasuna aintzat hartuta, Udaberriko Oporraldirako antolatutako eskaintza guztia bertan behera geratu da.
Elgoibarko Izarrak bertan behera laga ditu martxorako programatutako ekintzak
Birusa ahalik eta gutxien hedatzea funtsezkoa dela ulertuta Elgoibarko Izarra Euskaltzaleon Topagunean hainbat neurri hartu ditugu, tartean martxorako programatutako ekintzak bertan behera lagatzea.
Udaldirako hezitzaileak behar ditugu
Udaldiko eskaintzan lan egiteko hezitzaileak behar ditu Elgoibarko Izarrak. Gaurtik martxoaren 18ra arte egongo da lan poltsan izena emateko aukera.
Emakumearen egoera Nafarroako konkistaren testuinguruan
Hori izango da Aro Modernoa: Euskal Herria mundura zabaltzen hitzaldi-zikloak eskainiko duen hurrengo hitzaldia. Martxoaren 11n izango da hitzaldia, eta Amaia Nausia historialari nafarrak emango du.
UDABERRIKO OPORRALDIA 2020
Hona hemen Elgoibarko Izarraren Atxutxiamaikak eta Elgoibarko Udal Ludotekak, haurrentzat prestatutako udaberriko oporraldirako eskaintza; txokoak, irteerak eta egonaldiak. Animatu parte hartzera. Izen ematea martxoaren 2tik 15era izango da.
Udaberriko oporraldirako motorrak berotzen!
Hona hemen Atxutxiamaka eta Udal Ludotekaren artean, 2-12 urte bitarteko haurrentzat prestatutako eskaintza. Izen ematea martxoaren 2tik 15era bitartean izango da.
Euskal ontzigintza XVI. mendean: Atlantikoaren erronka
Hori izango da Aro Modernoa:Euskal Herria mundura zabaltzen hitzaldi-zikloa zabalduko duen lehen hitzaldia. Otsailaren 19an izango da hitzaldia, eta Lourdes Odriozola historialariak emango du.
Aita Agirre Kulturgunera goaz!
Aita Agirre Kulturgunean topatuko gaituzue otsailaren 17tik aurrera. Han egongo da aurrerantzean Elgoibarko Izarra Euskaltzaleon Topagunearen lan-bulegoa. BARREN Komunikazioak eta Atxutxiamaika ere bertan egongo dira.
Aro modernoa: Euskal Herria mundura zabaltzen hitzaldi-zikloa
Aro Modernoan (XVI-XVIII. mendeak) eraldaketa handiak gertatu ziren. Euskal Herrian isla nabarmena izan zuten mundu mailako eraldaketek. Besteak beste, Kantauri aldeko herrialdeak potentzia bilakatu ziren nabigazio eta merkataritza alorretan. Antolatu dugun hitzaldi-zikloan aro nahasi eta gatazkatsu horren zenbait zertzelada emango ditugu, eraldaketa horietan berebiziko pisua izan zuten bi jardueratan arreta berezia jarriz: alde batetik, ontzigintzan, eta hari lotutako nabigazioan; eta bestetik, armagintzan, eta hari estu uztarturiko gerletan. Gainera, garai hartako emakumeen egoerari hitzaldi berezia eskainiko diogu.
BURUARINEN FAMILIA TAILERRA
Inauteriak hurbil ditugula kontuan hartuta, gure Kiribilek otsailaren 15erako BURUARINEN TAILERRA prestatu du, HH4-LH2ko haur eta hauen familientzako.