Albisteak
UDABERRIKO OPORRALDIKO ESKAINTZA H.H.5-LH6
Aurten ere badator udaberriko oporraldiko eskaintza. Udal Ludotekak eta Atxutxiamaikak lankidetzan prestatutako programazioa.
ALDENIK ALDEN-eko MARTXOKO ESKAINTZA
Hilabete honetan, irteera bat eta tailer bat eskainiko dira 3 egunetan banatuta.
Aurten ere ez da gure koplarik entzungo baserri atarietan
Otsailak lau egun ditu gaur, Santa Ageda bezpera da, baina Elgoibarko Izarrako Santa Ageda taldea ez da baserri auzoetara joango.
Aldenik Aldeneko OTSAILEKO eskaintza
Oñatiko Arrikrutz kobazulora irteera otsailaren 12an.
HAURRAK, NERABEAK ETA BIDEO JOLASAK
Guraso, profesional edo interesa duten helduentzat tailerra.
ALDENIK ALDEN-eko URTARRILEKO ESKAINTZA
Hau da urtarrilera begirako eskaintza LH4-6 adin tarteko gaztetxoentzako.
JOSTAILU ERAKUSKETAKO ZOZKETAKO IRABAZLEA
Mikelek irabazi du jostailu erakusketako zozketa.
BADATOZ OLENTZERO ETA MARI DOMINGI!
Olentzero eta Mari Domingiren etorreraren bideoa ikusgai!
Abenduaren 23an amaituko da bertso-sarreren aurresalmenta
Elgoibarko Izarrak abenduaren 28rako antolatu duen bertso jaialdirako sarreren aurresalmenta abenduaren 23an, ostegunean, amaituko da. Sarrerak erosteko Elgoibarko Izarrak Aita Agirre kulturgunean duen bulegora joan behar da, eta 943 741 626 telefono-zenbakira deituta ere gorde daitezke sarrerak.
OLENTZERO ETA MARI DOMINGIREN ETORRERA
Badatoz Olentzero eta Mari Domingi! Abenduaren 24an eguerdiko 12:00etan Elgoibarko kaleetatik zehar ibilbidea egingo dute.
GABONETAKO FAMILIA EKINTZA
Abenduaren 26an, igandea, goizeko 11:00etan Kultur Etxeko sotoan familia albuma sortuko dugu.
“Geure seme-alaben aurrean” adierazpena irakurri eta sinatzeko gonbita
Abenduaren 3an aurkeztu zen Geure seme-alaben aurrean adierazpena, Haurren aurrean, helduok heldu ekimenaren amaiera-ekitaldian. Adierazpena sinatzeko aukera daukate 0 eta 12 urte arteko umeen gurasoek.
EGUBERRIETAKO ESKAINTZA 0-4 URTE
Eguberrietako oporraldirako ekintza ezberdinak eskainiko dira.
EGUBERRIETAKO ESKAINTZA H.H.5 - L.H. 6
Irteera eta ekintza ezberdinak antolatu dira eguberrietan.
“Beltzean mintzo: Ameriketako jatorrizko hizkuntzen arnasaz” dokumentala, abenduaren 1ean
Musika Eskolako auditorioan emango da dokumentala, 19:00etan hasita, eta GARABIDE elkarteko kidea den Jon Sarasuak aurkeztuko du.
HURBILTZEN egitasmoak BI HITZALDI eskainiko ditu.
Azaroaren 29an eta 30ean "euskara bide gurutzean" eta "disfrutando de los idiomas" hitzaldiak izango dira, Kultur Etxeko hitzaldi gelan arratsaldeko 17:30ean. Zaintza zerbitzua eskainiko da.
HURBILTZEN EGITASMOA MARTXAN DA!
Familiek elkarren artean kulturartekotasuna eta hizkuntza aniztasuna aitortuz, modu horizontalean harremanak sortzeko aukerak izango dute, egingo diren dinamikez baliatuz.
BADATOR JOLASEN ASTEA!
Jolasen astea antolatu da azaroaren 24tik 27ra. Erakusketa, Aita Agirre kulturgunean eta Kultur Etxeko erakusketa gelan izango dira.
"Haurren aurrean, helduok heldu" ekimenaren hasiera-ekitaldia, azaroaren 22an
Maalako parkean izango da, arratsaldeko 18:00etan hasita; 0 eta 12 urte arteko umeak eta umeekin harreman zuzena daukaten helduak daude gonbidatuta.