Albisteak
Elgoibarko Izarraren Santa Ageda koruetan parte hartu nahi?
Bi urteko etenaren ondoren, aurten berriz ere irtengo gara kantuan eta eskean baserriz baserri. Otsailaren 4an izango da hitzordua. Aurten, gainera, hirugarren talde bat ere sortuko dugu: familien taldea. Parte hartu nahi dutenek urtarrilaren 27a baino lehen eman beharko dute izena.
Oporrak hartuko ditugu gaur!
Gaur, abenduak 23, oporrak hartuko ditugu urtarrilaren 2ra arte. Ondo amaitu urte zaharra, bazkide, eta ea urte berrian asko eta ondo egin-eragiten dugun.
Abenduaren 24ko egitaraua
Abenduaren 24a bertan dugu eta ume eta helduentzako moduko egitaraua prestatu dugu.
Bertso jaialdirako azken sarrerak!
50 sarrera baino gutxiago dauzkagu abenduaren 28an Herriko Antzokian izango dugun bertso-jaialdirako. Ostiral honetan itxiko da sarrerak aurretik erosteko aukera.
Eguberri, egun berrixak
Badatoz eguberriak eta Atxutxiamaikak, herriko eragile ezberdinekin batera, garai hauen bueltan sortutako ikus-entzunezkoak batu ditugu herritarren eskura jartzeko helburuarekin.
Prest daukagu urte amaierako bertso jaialdia
Aurten ere puntako bertso jaialdia izango dugu Elgoibarren urteari amaiera emateko. Abenduaren 28an izango da Herriko Antzokian, 20:00etan hasita.
Jostailuak aukeratzeko katalogoak eskuragarri
Eguberrien gertutasuna dela eta, Atxutxiamaikak, Udal Ludotekak eta Udal Gaztelekuak eskuragarri jarri ditugu aurreko urteetan elkarlanean sortutako jostailuen katalogoak. Katalogo hauek 2015etik 2021era antolatu diren jostailuen erakusketetan hautaturiko jostailuak biltzen dituzte.
Abenduaren 17an bazkaria antolatu du Aldenik Alden egitasmoak
Urteari elkarrekin esan nahi diogu agur eta horretarako, abenduaren 17an bazkaria egingo dugu LH4-6ko umeekin. Bazkaltzeaz gain, hainbat ekintzetan parte hartzeko aukera egongo da: jolasak, dantzaldia eta hainbat sorpresa.
Familian egiteko itzalen tailerra
Atxutxiamaikaren Kiribilduz egitasmoak familientzako itzalen tailerra antolatu du. Abenduaren 3an eta 4an burutuko da, 11:00-13:00 bitartean, Herriko antzokian. HH5-LH3 bitarteko umeentzat izango da eta heldu batez lagunduta etorri beharko dira.
Prest dugu neguko oporraldia
Atxutxiamaikak eta Udal Ludotekak neguko oporraldi bateratua antolatu dugu. Abenduaren 26tik urtarrilaren 5era bitarteko eskaintza izango da HH2-LH6 bitarteko umeentzat.
EUSKARALDIA egitera goaz!
Ostiral honetan ekingo diogu EUSKARALDIA ariketa sozialaren hirugarren edizioari. Euskara jakin eta ulertzen dugunon artean euskara gehiago egitea da ariketaren helburu nagusia. Oraindik zabalik dago ariketan izena emateko epea.
Zuberoako ikastolen aldeko saskiak erosteko aukera!
Urtero moduan, Elgoibarko Izarra Euskaltzaleon Topaguneak Zuberoko ikastolei laguntzeko aukera eskaini nahi die elkarteko bazkideei eta elgoibartarrei.
Irudi-kontakizun lehiaketa DBHko eta Batxillergokoko ikasleentzat
Elgoibarko Izarraren Atxutxiamaika Sailak irudi-kontakizun lehiaketa antolatu du DBH eta BATXIko ikasleentzat. Irudiz eta hitzez osatutako autorretratua izango da parte hartzaileek sortu beharreko lana. Irudi-kontakizunak jasotzeko epea abenduaren 2a izango da eta herriko dendetan gastatzeko 100€ko bonoa jasoko du irabazleak.
Azaroko eskaintza LH4-6 bitartekoentzat
Aldenik Aldenek prestatu ditu LH4-6koentzako azaroko ekintzak. Bi ekintza antolatu ditugu; batetik, azaroaren 12an "Mendaroko uren gatazka" Rol jokoa egingo dugu Mendaron bertan, eta, bestetik, azaroaren 26an "Musika gaua" Elgoibarko gazte musikari batzuek eskainiko duten kontzertuaz gozatzeko aukera izango dugu. Animatu eta parte hartu!
“Elkano eta euskal marinelak munduari lehen biran”
Pandemiagatik etenda geratu zen “Euskal Herria Aro Modernoan” hitzaldi-zikloari segida ematera gatoz. Urriaren 26an izango da hitzaldia, Kultur Etxeko hitzaldi-gelan.
Gaba beltza ospatuko dugu zenbait eragilek elkarlanean
Gaba beltza antolatu dugu Elgoibarko Hezkuntza Mahaiko eragileok, garai bateko usadioen usainean
Jolasaren astea ospatuko da urrian
Udal Ludotekak, Udal Gaztelekuak eta Atxutxiamaikak Jolasaren astea antolatu dugu urriaren 17tik 21era. Helburua jolasa kalera ateratzea eta jolas mota ezberdinak erakustea da. Horretarako, eragile ezberdinen jolasak ikusteko eta parte hartzeko aukera egongo da.
Euskara ala Ezkara Kirolean? jardunaldiko bideoak eta kronikak jaso ditugu
Dagoeneko ikusteko eta irakurtzeko moduan daude Euskara ala Ezkara Kirolean? jardunaldiko kronikak eta bideoak; euskaraalaezkara.eus webgunean daude.
Ihes-gela LH 4-6 bitartekoentzat
LH4-6 bitarteko umeekin batera adostu zen Aldenik Aldeneko hurrengo jarduera. Bozketa bidez aukeratutako ekintza ihes-gela izan zen eta hau izango da urriaren 15ean egingo den jarduera. Izen ematea zabalduko da gaur.
Auzoko familiak- Hurbiltzen egitasmoa martxan da
Azaroan emango zaio hasiera Auzoko Familiak – Hurbiltzen egitasmoari. Gaur hasi eta ikasturte osoan zehar egongo da egitasmoan izena emateko aukera. Auzoko Familiak (lehen Hurbiltzen) euskaratik urrun eta euskaratik gertu bizi diren familien elkarbizitzarako gune izateko sortu da. Familien arteko harrera egitea da egitasmoaren helburua eta euskara eta aniztasuna oinarri hartuta, bizikidetzarako espazioak sortzen dira.