Abenduaren 9an jarriko ditugu salgai aurtengo bertso-jaialdirako sarrerak
Abenduaren 26an izango da aurtengo bertso-jaialdia, eta hil honen 9tik 23ra egongo dira salgai sarrerak Elgoibarko Izarraren bulegoan. Herriko Antzokian izango da jaialdia, gaueko 22:00etan hasita.
Aurten ere punta-puntako bertsolariak izango ditugu Elgoibarren. Hona hemen prestatu dugun kartela:
Bertsolariak:
- Maialen Lujanbio
- Amets Arzallus
- Uxue Alberdi
- Oihana Iguaran
- Aitor Bizkarra
Gai-jartzailea: Ainhoa Mendibil
Esan bezala, sarrerak Elgoibarko Izarrak Ubitarten duen egoitzan eros daitezke abenduaren 9tik 23ra. Epe hori amaitu ondoren, sarrerarik geratzen bada, egunean bertan Herriko Antzokian salduko dira.
Sarreren prezioa: 11 euro (10 euro, Elgoibarko Izarrako bazkideek).
Bertso-jaialdia abenduaren 26an izango da (osteguna), Herriko Antzokian, gaueko 22:00etan hasita.
Antolatzailea: ELGOIBARKO IZARRA Euskaltzaleon Topagunea, Elgoibarko Udalaren lankidetzarekin.
Laguntzaileak: Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza.