Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Euskaldunok batzen gaituena banatzen gaituena baino garrantzitsuagoa delako.

Atalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Abenduaren 24an plazan bilduko gara!

Abenduaren 24an plazan bilduko gara!

2019/12/19

Aurtengo urtea amaitzeko egun gutxi batzuk baino falta ez direnean, plazan biltzeko gonbita egin nahi dizuegu guztioi. Abenduaren 24an izango da hitzordua, Kalegoen plazan.

Egun garrantzitsua izaten da abenduaren 24a Elgoibarko Izarrarentzat. Kalera irten eta Kalegoen plaza betetzen dugu. Mari Domingi, Olentzero, Elgoibarko Izarraren aldeko tonbola, taloak eta edariak ... Eta, batez ere, jendea, Elgoibarko jendea, handi eta txiki, zahar eta gazte, hango eta hemengo, denok goiz ederra pasatzeko helburuarekin.

Gonbidatuta zaudete guztiok!

 

 Oporrak, abenduaren 24tik urtarrilaren 7ra

Abenduaren 24an gure onena eman ondoren, oporrak hartuko ditugu urtarrilaren 7ra arte. Hori bai, abenduaren 26an bertso-jaialdia izango dugu Herriko Antzokian eta Atxutxiamaikak Negulekuak antolatu ditu abenduaren 23tik urtarrilaren 3ra.

Besterik ez! Gozatu Eguberri jaietan, amaiera ona eman urte zaharrari eta urte berri on, denoi!