Abenduaren 11n jarriko ditugu salgai aurtengo bertso-jaialdirako sarrerak
Abenduaren 28an izango da aurtengo bertso-jaialdia, eta hil honen 11tik 22ra egongo dira salgai sarrerak Elgoibarko Izarran. Olaizaga kiroldegian izango da aurtengo jaialdia.
Aurten ere punta-puntako bertsolariak izango ditugu Elgoibarren. Hona hemen prestatu dugun kartela:
- Maialen Lujanbio
- Andoni Egaña
- Amets Arzallus
- Igor Elortza
- Miren Artetxe
- Gai-jartzailea: Uxue Alberdi
Esan bezala, sarrerak Elgoibarko Izarrak Ubitarten duen egoitzan eros daitezke abenduaren 11tik 22ra. Epe hori amaitu ondoren, sarrerarik geratzen bada, egunean bertan Olaizaga kiroldegian salduko dira.
- Noiz: Abenduaren 28an, osteguna, 22:00etan
- Prezioa: 11 € (10 €, Elgoibarko Izarrako bazkideek)
Antolatzailea: ELGOIBARKO IZARRA Euskaltzaleon Topagunea elkartea, Elgoibarko Udalaren eta Udaleko Kirol Patronatuaren lankidetzarekin.
Laguntzaileak: Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza