Abenduaren 10ean jarriko ditugu salgai aurtengo bertso-jaialdirako sarrerak
Abenduaren 27an izango da aurtengo bertso-jaialdia, eta hil honen 10etik 21era egongo dira salgai sarrerak Elgoibarko Izarran. Herriko Antzokian izango da jaialdia, gaueko 22:00etan hasita.
Aurten ere punta-puntako bertsolariak izango ditugu Elgoibarren. Hona hemen prestatu dugun kartela:
Bertsolariak:
- Maialen Lujanbio
- Andoni Egaña
- Miren Artetxe
- Nerea Ibarzabal
- Unai Iturriaga
Gai-jartzailea: Uxue Alberdi
Esan bezala, sarrerak Elgoibarko Izarrak Ubitarten duen egoitzan eros daitezke abenduaren 10etik 21era. Epe hori amaitu ondoren, sarrerarik geratzen bada, egunean bertan Herriko Antzokian salduko dira.
Sarreren prezioa: 11 euro (10 euro, Elgoibarko Izarrako bazkideek)
Bertso-jaialdia abenduaren 27an izango da (osteguna), Herriko Antzokian, gaueko 22:00etan hasita.
Antolatzailea: ELGOIBARKO IZARRA Euskaltzaleon Topagunea, Elgoibarko Udalaren lankidetzarekin.
Laguntzaileak: Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza.