Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Euskaldunok batzen gaituena banatzen gaituena baino garrantzitsuagoa delako.

Atalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak 60 urtetik gorako pertsonen iritzia jaso nahi dugu

60 urtetik gorako pertsonen iritzia jaso nahi dugu

2024/05/10

Belaunaldien arteko harremanak sustatzeko parte hartze prozesu bat eramango dugu aurrera eta 60 urtetik gorako pertsonen iritzia jaso nahi dugu.

Parte hartze prozesuaren baitan, entzute-saio bat egingo dugu maiatzaren 14an, 17:00etatik 19:00etara bitartean, Aita Agirre kultur guneko areto nagusian.

Aisialdi ohiturak jasoko ditugu eta ume, nerabe eta gazteen eta helduen arteko harremanen inguruan ere egingo dugu berba.

60 urtetik gorako pertsonak animatu nahi ditugu bertan parte hartzera.

Saioa euskaraz eta gazteleraz izango da.

Izena emateko 943741746 zenbakira deitu edo idatzi daiteke.