Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Euskaldunok batzen gaituena banatzen gaituena baino garrantzitsuagoa delako.

Atalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak 60 lagunetik gora, aurtengo Santa Ageda koruetan

60 lagunetik gora, aurtengo Santa Ageda koruetan

2023/02/01

Inoiz baino jende gehiago bilduko gara aurten. Otsailaren 4a larunbatarekin batera datorrela aprobetxatuta, 60 lagunetik gora jardungo dugu baserriz baserri kantuan eta eskean.

Hiru taldetan banatu eta lau baserri-auzotako etxeak koplatuko ditugu.  

Nagusien bi taldeak goizeko 9:00etan bilduko dira Kalegoen plazan;  familiena, berriz, 11:00etan. Bi taldeek 15:00ak aldera arte jardungo dute kantuan eta eskean, eta gero denek batera bazkalduko dute Idotorbeko elkartean.

Sei koplarik jardungo dute kantuan Elgoibarko baserri atarietan: German Meabebasterretxea, Jabier Ziarda, Juan Mari Areitio, Uxue Alberdi, Juan Jose Eizmendi Loidisaletxe eta Ane Labaka. Hauei laguntzeko, berriz, hiru trikitilari bikote osatuko ditugu – une honetan hirugarrena lotu ezinik bagaude ere-: Iñaki Olarte-Aitziber Larrañaga eta Ander Agirrebeña-Agurtzane Mujika. Azkenik, koruak osatzeko, 40 lagunetik gora bilduko gara.  

Otsailaren 4an egun berezia da Elgoibarko Izarrako Santa Ageda taldearentzat, eta aurten ere ez diogu huts egingo ohitura zaharrari.