49 lagun bilduko gara bihar Euskara ala Ezkara Elgoibarren? jardunaldian
Euskara ala Ezkara Elgoibarren? Hori izango da bihar IMH ikastetxean bilduko gaituen gaia. Egun osoko jardunaldia izango da eta 49 lagunek parte hartuko dugu.
Elgoibarko euskalgintzaren eta kulturgintzaren diagnosia bateratua eta adostu egitea da helburua, eta honako hau da prestatu dugun programa:
EGITARAUA:
9:30-10:00: Ongi etorria!
10:00-10:30: Zer dago egin nahi dugunaren atzean? Marko teorikoa. Gotzon Barandiaran.
10:30-11:00: Egin al da antzerakorik beste inon? Azpeitiko esperientzia. Eneritz Albisu eta Aitor Bengoetxea.
11:00-11:30: Zer kontatu didazue elgoibartarrek? Koadernoan jasotakoa. Gorka Arrese.
11:30-12:00: atsedena, kafea eta pastak
12:00 – 14:15: Tailerra 1: ondorioen gaineko gogoeta.
14:15-15:45: BAZKARIA
15:45-17:45: Tailerra 2. Kulturaren BILGUNEA: Zertarako? Zelan? Zeintzuk?
17:45-18:00: Gaurkoz nahikoa!
18:00-19:00: Kantaldia: Jon Gurrutxaga eta Urbil Artola.
49 lagun bilduko gara. Elgoibarko euskalgintzan eta kulturgintzan dihardugun adin eta pentsaera askotariko jendea.
Antolatzaileak: Elgoibarko Izarra Euskaltzaleon Topagunea, Elgoibarko Udala eta Dijitalidadea enpresa.
Babesleak: Eusko Jaurlaritza eta Gipuzkoako Foru Aldundia
Laguntzaileak: IMH ikastetxea eta Makina Erremintaren Museoa