Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Euskaldunok batzen gaituena banatzen gaituena baino garrantzitsuagoa delako.

Atalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak “Magia Tertulia!”, TERTULIAK programaren ikasturteari amaiera emateko

“Magia Tertulia!”, TERTULIAK programaren ikasturteari amaiera emateko

2024/06/17

Ekainaren 20an emango diogu amaiera aurtengo TERTULIAK programaren ikasturteari. Kultur Etxeko sotoan izango da, arratsaldeko 19:00etan hasita, eta Niala magoa izango da aurtengo gonbidatua.

Magikoa izango da TERTULIAK programaren aurtengo ikasturte amaiera! Alain Zulaika edo Niala mago elgoibartar gaztea izango dugu gurekin. Ikasi dituen azken magiekin eta mirariekin etorriko da Niala, eta jendeak bertatik bertara ikusi eta sentitu ahal izango ditu. Jendearen parte-hartzea eta umorea izango dira, besteak beste, bi osagai nagusiak.

 

EGUNA: ekainak 20, osteguna

ORDUA: 19:00

TOKIA: Kultur Etxeko sotoan

 

MAGIA TERTULIA! ekimena Tertuliak programaren aurtengo ikasturteari amaiera emateko antolatu dugu, baina ateak zabalik egongo dira Tertuliak programan parte hartzen ez dutenentzat ere. Doan izango da.

 

ANTOLATZAILEAK: Elgoibarko Izarra, Elgoibarko Udala, AEK euskaltegia eta Udal Euskaltegia.

BABESLEAK: Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza.