“Elkano eta euskal marinelak munduari lehen biran”
Pandemiagatik etenda geratu zen “Euskal Herria Aro Modernoan” hitzaldi-zikloari segida ematera gatoz. Urriaren 26an izango da hitzaldia, Kultur Etxeko hitzaldi-gelan.
Pandemiaren aurretik bi hitzaldi eman genituen, eta hirugarrenarekin gatoz orain, zikloari amaiera emateko.
2019an 500 urte bete ziren Elkanok munduko lehen biraren abenturari hasiera eman ziola, gertaera benetan konplikatu, heroiko eta gatazkatsu baten ondoren. Hitzaldi honetan, bidaiaren testuingurua eta Elkanoren eta berarekin bidaia horretan zeuden gainontzeko marinel euskaldunen nortasuna eta zeregina landuko da. Horrekin batera, bira honek Aro Modernoan izan zuen aldarri historikoaz ere mintzatuko da.
Hizlaria: Javier Elorza Maiztegi
Eguna: urriak 26, asteazkena
Tokia: Kultur Etxeko hitzaldi-gelan
Ordua: 19:00
Elgoibarko Izarra Euskaltzaleon Topaguneak eta Ilunberri Achademiak elkarlanean antolatu dute hitzaldi-zikloa, Elgoibarko Udalaren laguntzarekin eta babesarekin.