Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Euskaldunok batzen gaituena banatzen gaituena baino garrantzitsuagoa delako.

Atalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak “Beltzean mintzo: Ameriketako jatorrizko hizkuntzen arnasaz” dokumentala, abenduaren 1ean

“Beltzean mintzo: Ameriketako jatorrizko hizkuntzen arnasaz” dokumentala, abenduaren 1ean

2021/11/25

Musika Eskolako auditorioan emango da dokumentala, 19:00etan hasita, eta GARABIDE elkarteko kidea den Jon Sarasuak aurkeztuko du.

Abenduaren 3a Euskararen Nazioarteko Eguna dela aitzakia moduan hartuta, Elgoibarko Izarrak eta Elgoibarko Udalak Beltzean Mintzo: Ameriketako jatorrizko hizkuntzen arnasaz dokumentalaren emanaldia antolatu dute elkarlanean.

Dokumentala GARABIDE elkarteak sortu du eta bertako kide den Jon Sarasuak aurkeztuko du.

Zer ari da gertatzen Ameriketako hizkuntza handiekin? Nola ikusten gaituzte euskaldunok gainerako hizkuntza gutxituetako kideek? Lagun ahal dakieke euskal esperientziak beraien hizkuntza berreskurapen prozesuan?


Lehen aldiz 7 hizkuntza komunitateko 14 pertsonak euskararen herriari buruzko beraien gogoetak oparitu dizkigute. Kitxua, nasa, nahuatl, kaqchiquel, aimara, maputxe eta maia yukatek hizkuntza komunitateetako ordezkariek beraien hizkuntzaren egoeraz eta euskararengandik ikas dezaketenaz hitz egiten digute eta, bide batez, guk haiengandik ere ikasteko aukera eskaini.

  • Eguna: abenduak 1, asteazkena
  • Ordua: 19:00
  • Tokia: Musika Eskolako auditorioa

 

Antolatzaileak: Elgoibarko Izarra Euskaltzaleon Topagunea eta Elgoibarko Udala.

Laguntzailea: Inazio Bereziartua Musika Eskola.