“Agosti Xaho: Lehen karlistaldiaren kontaketa”
Ostegun honetan, irailak 26, izango da karlistaldiei eskainitako hirugarren eta azken hitzaldia. Xabier Zabaltzak emango dio amaiera aurtengo historia zikloari.
Hitzaldi honetan Agosti Xaho zuberotar idazle erromantikoaren bizitza eta ideologia izanen dira aztergai, garrantzia berezia emanen zaiolarik Euskal Herriaz eta karlismoaz zeukan iritziari. Halaber, Zumalakarregiz eraiki den irudian izan zuen eraginean jarriko da arreta.
Hizlaria: Xabier Zabaltza, Euskal Herriko Unibertsitateko Gaur Egungo Historiako irakaslea.
Eguna: Irailak 26, osteguna.
Tokia: Aita Agirre kulturgunean
Ordua: 19:00
Antolatzaileak: Illunberri Achademia – Elgoibarko Izarra Euskaltzaleon Topagunea.
Babeslea: Elgoibarko Udala