Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Euskaldunok batzen gaituena banatzen gaituena baino garrantzitsuagoa delako.

Atalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak 197.000 euroko dirulaguntza hitzarmena sinatu dugu Udalarekin

197.000 euroko dirulaguntza hitzarmena sinatu dugu Udalarekin

2018/03/19

Urtero egiten dugun moduan, aurten ere sinatu dugu Udalak Elgoibarko Izarraren proiektuak eta egitasmoak diruz laguntzeko hitzarmena. Gaur, martxoak 9, bildu gara bi erakundeetako ordezkariak, Udaletxeko pleno aretoan.

Ane Beitiak, Elgoibarko alkateak eta Iñaki Kondek, Elgoibarko Izarra Euskaltzaleon Topagunea elkarteko presidenteak, sinatu dute bi erakundeen arteko 2018ko lankidetza hitzarmena. Eurekin batera, Maialen Gurrutxaga, Euskara eta Gazteria arloetako zinegotzi arduraduna, eta Elgoibarko Izarrako eta Udaleko Gazteria eta Euskara sailetako teknikariak ere izan dira.

Ane Beitiak, Elgoibarko alkateak adierazi duenez, “Udalak 197.000 euroko diru-laguntza emango dio aurten Elgoibarko Izarra elkarteari, 2018an zehar euskararen erabilera sustatzeko ekintzak eta haurrentzako aisia hezitzaileko egitasmoa finantzatzeko”.

Aurreko urteotan bezala, diru-laguntza hori bi udal sailetatik bideratuko da. Horrela, Udalaren Euskara sailetik 124.000 euro jasoko ditu Elgoibarko Izarrak eta Udalaren Haur, Nerabe eta Gazteen Sustapenerako sailetik, berriz, 73.000 euro.

Hitzarmena sinatu ondoren, euskara elkarteak eskerrak eman dizkio Udalari. Izan ere, Elgoibarko Izarraren ustez, “ezinbestekoa da administrazioaren eta herri ekimenaren arteko elkarlana, haurrentzako aisia hezitzaileko eskaintza osatu, eta euskara eta euskal kultura gure herrian sustatu nahi baditugu”.