190.127 euroko dirulaguntza
Elgoibarko Udalak eta Elgoibarko Izarrak 190.127,60 euroko hitzarmen ekonomikoa sinatu dute, elkarteak 2011rako dauzkan proiektuak eta egitasmoak finantzatzeko.
Elgoibarko Udalak eta Elgoibarko Izarrak 190.127,60 euroko dirulaguntza sinatu dute, elkarteak 2011rako dauzkan proiektu eta egitasmoak finantzatzeko. Iaz baino 29.884,40 euro gutxiago jasoko ditugu aurten, eta dirulaguntza hori, aurten ere, bi udal sailetatik bideratuko da:
- Euskara Batzordetik: 118.000,00 euro
- Gazteria Batzordetik: 72.127,60 euro
- GUZTIRA: 190.127,60 euro
Gazteria Batzordeak Atxutxiamaika taldearen egitasmoak lagunduko ditu diruz, eta Euskara Batzordeak, berriz, gainontzeko proiektu eta egitasmoak. Ikus dezagun proiektu bakoitzean aurrekontuaren zenbatekoa finantzatuko duen Udalak:
- Haurrak eta Gazteak (proiektuak eta programak): % 68,20
- Kultur jarduerak eta programa solteak (Tertuliak ...): % 40,92
- BARREN astekaria eta elgoiBARREN.net: % 24,24
Proiektuak eta dirulaguntzak:
Hauek dira Hitzarmenean azaltzen diren proiektuak eta egitasmoak, jasotzen duten dirulaguntza kopuruaren arabera zerrendatuta:
- BARREN astekaria: 57.500 euro
- ATXUTXIAMAIKA: 37.747,6 euro
- HAUR ETA GAZTEAK (gastu orokorrak): 34.380 euro
- KIRIBILKA programa: 14.500 euro
- EUSKARA ERREFORTZUAK: 14.000 euro
- ELGOIBARKO GAZTEAK ETA EUSKARA ikerketa-lana: 9.300 euro
- KULTUR jarduerak: 8.700 euro
(Bertso jaialdia, Santa Ageda, Udazkeneko hitzaldiak,Tertuliak programa ..)
- elgoiBARREN.net web gunea: 6.500 euro
- DBHn eta Batxilergoan eragiteko jarduera: 5.000 euro
- Errekreo garaian euskal jolasak bultzatzea: 2.500 euro
Elkartearen aurrekontuaren % 28,92 finantzatzen du Udalak
Elgoibarko Izarrak 657.487,42 euroko aurrekontua dauka 2011rako, eta Udalak emandako dirulaguntza aurrekontu osoaren % 28,92 da.
Eskerrak, Udalari
Elgoibarko Izarra Kultur Elkarteak eskerrak eman nahi dizkio Elgoibarko Udalari, horrek eskaintzen digun laguntzarengatik. Udalaren laguntza ezinbestekoa da Elgoibarko Izarraren proiektuak gauzatzeko, eta, aurrerantzean ere, bide beretik segitzeko asmoa azaldu nahi dugu. Izan ere, gure ustez, ezinbestekoa da administrazioaren eta herri-ekimenaren arteko elkarlana.
Hitzarmenaren sinadura-ekitaldian Udaleko ordezkariak (alkatea eta bi sailetako buruak) eta elkarteko lehendakariak hartu zuten parte.