Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Euskaldunok batzen gaituena banatzen gaituena baino garrantzitsuagoa delako.

Atalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak 183.000 euroko diru-laguntza emango digu Udalak, 2016rako

183.000 euroko diru-laguntza emango digu Udalak, 2016rako

2016/05/13

Aste honetan sinatu dugu Udalak eta Elgoibarko Izarrak aurtengo hainbat proiektu eta ekimen finantzatzeko dirulaguntza-hitzarmena. Euskara sailak 123.000 euro emango dizkigu; beste 60.000 euroak, berriz, Haur eta Gazteen Sustapenerako sailetik jasoko ditugu.

1993. urtean sinatu genuen estreinakoz diru-laguntza hitzarmena Elgoibarko Izarrak eta Udalak, eta ordutik Elgoibarko Udalak urtero-urtero lagundu ditu elkartearen hainbat proiektu eta ekimen.

 

Aurten 183.000 euroko diru-laguntza jasoko dugu, eta azken urteotan bezala, aurten ere bi sailetatik jasoko dugu. Euskara sailak emango digu diru-kopururik handiena (123.000 €) eta Haur eta Gazteen Sustapenerako sailak 60.000 eurorekin lagunduko digu.

 

Euskara Sailak, besteak beste, BARREN komunikazioak (60.100 €), haur eta nerabeen euskara-programak (52.500 €) eta kultur jarduerak (10.400 €) finantzatzen ditu, aurkeztutako aurrekontuaren %37,05.

 

Haur eta Gazteen Sustapenerako sailak, berriz, Atxutxiamaikako aisia hezitzaileko ekimenak finantzatzen ditu, 60.000 eurorekin, aurkeztutako aurrekontuaren %35,13.

 

Udalaren diru-laguntza elkarteak 2016rako duen aurrekontu osoaren %25 da. 715.810 euroko aurrekontua onartu genuen apirilean egin genuen Bazkideen Batzar Orokorrean.

 

Elgoibarko Izarrak eskerrik zintzoenak eman nahi dizkio Udalari, elkarteari eskaintzen dion babesarengatik eta konfidantzarengatik. Euskara biziberritzeko ardura denona da, eta elkarrekin jardun behar dugu zeregin horretan.