19 laguneko lantalde profesionala
Diru-laguntzen gaineko murrizketak direla eta, 2010ean baino 2 langile gutxiagok jardungo dute lanean Elgoibarko Izarran. 19 lagunek osatuko dute lantaldea.
2011n bi langile gutxiago izango ditugu Elgoibarko Izarran. Lehentasunak markatu behar izan ditugu aurrekontuak osatzeko, eta 2010ean dedikazio profesionala izan duten bi zeregin bertan behera lagako ditugu 2011n (diseinatzaile-lanak eta komunikazio-lanak); ondorioz, bi langile gutxiagok jardungo dute lanean.
2011n 19 lagunek osatuko dugu Elgoibarko Izarrako lantalde-profesionala. Hauekin batera, Haurrak eta Gazteak Arloan hezitzaile moduan lanean jardungo duten hezitzaileak daude. Eta baita BARRENeko banatzaileak ere. Bestalde, eta amaitzeko, Tertuliak programako koordinatzaile-lanak betetzen dituen Ane Goikoetxea daukagu.