Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Euskaldunok batzen gaituena banatzen gaituena baino garrantzitsuagoa delako.

Atalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak 129 bazkidek bete duzue parte-hartzeko fitxa. Eskerrik asko!

129 bazkidek bete duzue parte-hartzeko fitxa. Eskerrik asko!

2014/04/29

Apirilaren 16ra arteko epea jarri genuen bazkideok parte-hartzeko fitxa betetzeko, eta 129 bazkideren erantzunak jaso ditugu. Benetan gustura gaude jaso ditugun erantzunekin, eta Elgoibarko Izarra prest dago, 50 urteko jardunaren ondoren, ziklo berriari ekiteko.

Bazkideen konpromisoa eta parte-hartzea da Elgoibarko Izarrak ziklo berrirako bere buruari jarritako erronketako bat. Elgoibarko Izarrak gizarte-mugimendu izaera sustatu nahi du, eta horretarako ezinbestekoa da bazkideen konpromisoa eta parte-hartzea.

 96 bazkidek erakutsi duzue, oraingoz, elkartearen dinamikan parte hartzeko borondatea.  

 Elkartean parte hartzeko borondatea erakutsi duzuenon artetik, 43 prest zaudete lantalde-dinamikan inplikatzeko. Gainontzeko 53ak, berriz, laguntzeko prestutasuna erakutsi duzue bazkideen beharra dagoenean. Azkenik, 33 bazkide izan zarete zuon konpromisoa, oraingoz, bazkide izatera eta kuota ordaintzera mugatuko duzuenak.

 Hurrengo koadroan parte-hartzeko fitxetan jasotakoaren laburpena ikusiko dugu:  

 

Fitxa bete duzue

129 bazkidek

Eremu Sinbolikoan parte hartzeko prest

  30

Zuzendaritza Batzordean parte hartzeko

    8

Idazkaritzan parte jartzeko

  10

Ekonomia sailean parte hartzeko

    6

Atxutxiamaika sailean parte hartzeko

  12

Komunikabide sailean parte hartzeko

  15

Behar denean laguntzeko prest

  53

Konpromisoa, momentuz, kuota ordaintzea

  33

 * Bazkide batzuek lantalde edo sail baten baino gehiagotan parte hartzeko konpromisoa azaldu duzue.

 Laster jarriko gara harremanetan zuokin

Bazkide bakoitzaren parte-hartzearen gaineko fitxak jaso ondoren, orain zuon borondatea eta elkartearen beharrak uztartzeko lanei ekingo diegu. Horretarako, besteak beste, laster harremanetan jarriko gara zuokin, zer eta zelan egingo dugun elkarrekin aztertu eta adosteko.   

 Fitxa betetzeko aukera dago oraindik

 Bazkideren batek ez badu parte-hartzeko fitxa bete, arrazoia edozein dela ere, eta betetzeko gogoa edo borondatea badauka, oraindik ere aukera daukazue: parte-hartzeko fitxa.