Albisteak
Zumalakarregi eta euskal errepublika hitzaldia, martxoaren 27an
Jose Mari Esparza idazlea eta editorea izango dugu Elgoibarren, Zumalacárregui y la República de los Pirineos liburuaren aurkezpenarekin.
Atxutxiamaikaren udako eskaintzan izena emateko epea zabalik da!
Martxoaren 21etik apirilaren 13ra bitartean egongo da izena emateko aukera.
Udaldirako hezitzaileak behar ditugu
Elgoibarko Izarra Euskaltzaleon Topagunea elkarteak udaldiko eskaintzan lan egiteko hezitzaileak behar ditu. Apirilaren 13ra arte egongo da izena emateko aukera.
Zumaiako marearteko fauna eta geologia ezagutzeko irteera
Marearteko fauna eta bertako geologia ezagutzeko irteera antolatu dugu "Gure natura ezagutzen" egitasmoaren baitan.
Ume eta jubilatuentzako bingo-jokoa
Belaunaldien arteko harremanak sustatzeko helburuarekin, Jubilatuen Elkartearekin elkarlanean hainbat ekintza antolatuko ditu Elgoibarko Izarraren Atxutxiamaikak aurtengoan. Martxoaren 14an izango den bingo-jokoa izango da lehenengoa.
Arrakala: Kattalin Miner eta Aner Peritzen arteko berbaldia
Martxoaren 12an izango da berbaldia, Kultur Etxeko sotoan, 18:00etan hasita.
Gure Mauriziak! Garai bateko Elgoibarko emakume pandero-joleei, esker onez
Martxoaren 11n, asteartean, izango da hitzordua. Kalegoen plazan 18:30ean bilduko gara, eta Herriko Antzokian 19:00etan.
Udaberriko eskaintzan izena emateko epea zabalik da
Otsailaren 28tik martxoaren 9ra arte egongo da zabalik.
Atxutxiamaika etapa berri baten atarian
2025. urtean 30 urteko jarduna beteko du Atxutxiamaikak, eta euskararen erabilera areagotzeko lan-ildo berriak martxan jartzeko garaia dela irizten diogu.
Umeen eta Nerabeen Jai Batzordeak eratu nahi ditugu.
Jai Batzorde horien helburua umeak eta nerabeak Elgoibarko jaien bueltan eragile izateko baliabideak eskaintzea da.
´Gu berri bat sortu beharra´ elkarrizketa bihar, urtarrilak 21
´Zergatik eta zertarako euskaldun?´ programaren lehen entrega izango dugu bihar. Jatorri askotariko herritarren integrazioaren gaineko elkarrizketa izango da.
Otsailaren 2an ospatuko du Atxutxiamaikak Santa Ageda eskea
Iaz moduan, aurten ere Atxutxiamaikak Azkue auzoko baserriak koplatuko ditu Santa Ageda egunaren harira. Familiei eta umeei egokitutako ekimena bada ere, gurekin etorri nahi duen edozein izango da ongi etorria.
Gaur oporrak hartuko ditugu!
Gaur, abenduak 20, oporrak hartuko ditugu urtarrilaren 7ra arte. Atsedena hartuko dugu 2025ean gure onena emateko, zeregin asko eta garrantzitsuak dauzkagu eta.
Salgai dauzkagu Elgoibarko Izarraren aurtengo bertso-jaialdirako sarrerak
Abenduaren 26an, osteguna, izango da bertso-jaialdia, eta sarreren aurre-salmenta Elgoibarko Izarraren bulegoan izango da, abenduaren 9tik 20ra.
Lau eguneko programa, Euskararen Nazioarteko Eguna ospatzeko!
Euskararekin gozatu eta euskal kontzientzia sustatzeko zazpi jarduera edo ekintza antolatu ditugu Elgoibarren Euskararen Nazioarteko Eguna ospatzeko.
Abenduaren 24a prestatzen gabiltza, lagunduko diguzu?
Olentzero eta Mari Domingiren etorrera ospatuko dugu abenduaren 24an, eta, horrez gain, talo-postua eta tonbola ere izango ditugu Kalegoen plazan. Gure atari digitalean egunaren bueltan antolatutako egitaraua duzue, eta, besteak beste, kalejiran abestu eta dantzatuko ditugun kantu eta dantzak, talo ikastaroan izena emateko aukera eta abar luze bat aurkituko dituzue. Zure laguntza ere eskatuko dizugu eta, nahi baduzu, webgunean topatuko duzu izena emateko galdetegia.
Zabalik dago Atxutxiamaikaren neguko oporraldian izena emateko aukera
Atxutxiamaikaren neguko eskaintza prest dugu, jada: HH2-LH6 bitarteko umeentzako zuzendua izango da; abenduaren 23tik urtarrilaren 3ra.
Elgoibarko turra historikoa antolatu dugu azaroaren 30erako
Elgoibarko gatzeen artean euskalduntasuna sustatzea helburu duen ZZ NagiaKastintzen taldeak azaroaren 30erako Elgoibarko turra historikoa izeneko egitaraua antolatu du.
Egin TTap! online lehiaketaren bigarren edizioan izena emateko epea zabalik dago
Atxutxiamaika Sailak, Aretxabaletako Loratu elkarteak eta Kukulaisi Aisialdirako Topaguneak elkarlanean, online jokatzeko Egin Ttap! lehiaketa antolatu dugu bigarren urtez. Azaroaren 22tik 28ra iraungo du, eta gai desberdinei buruzko zazpi galdera erantzun beharko dira, taldeka.
Zuberoako ikastolen aldeko saskiak erosteko aukera!
Urtero moduan, Elgoibarko Izarra Euskaltzaleon Topaguneak Zuberoko ikastolei laguntzeko aukera eskaini nahi die elgoibartarrei.